XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskolako gobernu organoak pertsona bakarrekoak zein kolegiatuak izan daitezke.

Pertsona bakarreko organoak pertsona batek bakarrik betetzen ditu.

Zuzendaria, idazkaria eta ikasketaburua dira.

Denek, ikastetxeko zuzendaritza-taldea osatzen dute.

Ikastetxe batzuetan zuzendariordea dago, hura ez dagoenean bere funtzioa bete dezan.

Organo kolegiatuak pertsona bat baino gehiagok osatzen dituzte.

Eskola-kontseilua eta irakasleen klaustroa dira.

Eskola-kontseilua eskolako organorik garrantzitsuena da.

Bertan, eskola-elkarteko sektore guztiak daude ordezkaturik: irakasleak, gurasoak, ikasleak, irakasleak ez diren langileak, udala eta zuzendaritza-taldea.

Eskola-kontseiluak eskolaren funtzionamenduan eragina duten alde gehienei buruzko erabakiak hartu ahal ditu.

Irakasleen klaustroa eskolako irakasle guztiez osatuta dago eta irakaskuntzako iharduerez arduratzen da.

4. Galdetu Eskola-kontseiluko ikaskide bati azken bileran aztertu ziren gauzei buruz.

Idatz itzazu.